MIREN EMAKUMETZEN

MIREN EMAKUMETZEN
Mònica Peitx
Cristina Losantos

Itzultzailea: Bizipoza taldea

Mirenek bederatzi urte eta erdi ditu, eta hazteko abentura zoragarria hasi berri du.
Harekin eta haren lagunekin ezagutuko ditugu neskatila baten gorputzean pubertaroan izaten diren aldaketak.
Titiak? Top-ak? Bularretakoak? Depilatu? Jan? Lo egin? Hilekoa? Konpresak? Tanpoiak?
Ezagutu Mirenen 10 trikikailuak osasuntsu hazteko. Mirenen pediatrak galdera guztiak erantzungo ditu.
Haztea, emakumetzea, zoragarria da, eta zenbat eta gehiago jakin, hobe!

SerraD'Or Kritika saria (2017)
JaumeAiguader i Miró saria (2017) (osasun-zabalkunde eta heziketa)
Kataluniako Haur eta Gazte Liburu Erakustokian,9 urtetik gorakoentzako libururikhoberentzat joa (2017)
Faristolaldizkariak 2016ko liburu onenetarikotzat joa


Gomendatutako adina: + 8 urte
Jatorrizko izenburua: La Mia es fa gran
1. edizioa, 2018ko martxoan.   Formatua: 13 x 20 cm, 48 pp, azal gogorrez

Bilduma: Álbumes Ilustrados. Conocer y Comprender. Aprendiendo de nuestro cuerpo
Gaiak: Pubertaroa, neskatilak, nerabezaroa, hilekoa, aldaketa hormonalak, haztea, emakumetzea.

10,58
11,00

Mònica Peitx pediatra da, Endokrinologian eta Nutrizioan espezializatua, eta Bartzelonan lan egiten du. Senarra medikua dauka, eta seme eta alaba bana, nerabeak biak. Mónicari izugarri gustatzen zaio eguzkia, itsasoa, margotzea, idaztea eta bizikletan ibiltzea. Menorcarekin maitemindurik dago, baita bere lanarekin ere. 2008 an bere lehen ipuina idatzi zuen, gehiegizko pisua eta loditasuna duten umeentzat: El cuento de Max. Haren ondoren, El cuento de Aina , diabetesari buruz, eta El cuento de Quim, umeen tailuari buruzkoa. Miren emakumetzen ipuinean, berriz, ez da gaixotasunez eta gaitzez hitz egiten, baizik eta prozesu fisiologiko eder batez: nerabezaroaz.


Aprendiendo
de Nuestro Cuerpo,
(Conocer y Comprender
)


Novedades

Página Principal 



EDITORIAL
JUVENTUD

 

Cristina Losantos Arte Ederretako lizentziaduna da, Bartzelonako Unibertsitatean. 1985az geroztik, ilustratzaile aritzen da profesionalki, eta Espainiako eta Europako argitaletxe askorentzat lan egiten du. Zenbait haur-aldizkaritan parte hartzen du (Cavalla Fort, eta Tatano) eta Avui egunkarian. Zenbait sari jaso ditu, Ilustrazioko 1998ko bigarren sari nazionala, esaterako. Horrez gain, zenbait erakusketa kolektibo eta banakotan parte hartu du.

ESTEKA INTERESGARRIA: Cristina Losantosen bloga:
https://cristinalosantos.wordpress.com/